Landaketan eskola guztiek hartu dute parte, Floreaga Ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak, Bizilore Eskola Aktiboak, Azkoitia BHI-k eta Izarraitz Lanbide Heziketak. 190 neska-mutil inguru aritu dira zuhaitzak landatzen.
Gaztetxoen lana ikusten izan zen Javier Zubizarreta alkatea ere, eta ikasleekin tarte bat partekatzeko parada izan zuen. "Ea zeuok landatutakoa hazten ikusten duzuen, eta maitatzen duzuen", esan zien.
Eskolako Agenda 2030 egitasmoan parte hartzen duten ikastetxeetako ikasleek aurretik ere egin izan dituzte landaketak Munoaundin eta urmaela ere eraiki zuten.
Berriak
Ikasleek 150 landare inguru landatu dituzte Munoaundin
Eskolako Agenda 2030 proiektuan parte hartzen duten eskolek, Udalarekin eta Urola Bizirik natur taldearekin elkarlanean, 150 landare inguru landatu dituzte Munoaundin udalak utzitako lursailean.
Bertako landareak sartu dituzte, hala nola, haritza, lizarra, pagoa eta erramua. Gorostia eta hurritza ere bai.
Ostiralean egin zituzten landaketak brigadako langileen laguntzarekin, eta euri-lanbroa izan zuten bidelagun. Eguraldiak lagundu ez arren, ezin zuten atzeratu, orain baita landaketak egiteko sasoi hoberena.