Bailaraz beste aldean egon arren Debabarrena harreman zuzenagoa eta hurbilagoa lortu dugu euren eskutik eta Dislexiaren berri emateko eta ezagutzera emateaz gain Azkoitiko beharrei erantzun ahal izateko Azkoitira gonbidatu ditugu eta elkarrekin batetik ekitaldi eta informazio egun bat ospatuko dugu denon artean eta dislexia zer den ezagutzera emateko hitzaldi bat ere eskainiko digute Azkoitian.
Ebidentzia batzuen arabera, dislexiak eta beste Ikaskuntza Zailtasun Espezifiko batzuek areagotu egiten dute eskola-porrotaren arriskua, bai eta gizarte-bazterketa eta delinkuentzia ere gazteen artean. Horregatik, DISLEGIren ia jarduera guztien helburu nagusia da gazteen eskola-porrota murriztu eta gizartea kontzientziatzea, inklusibitatea errealitate bat izan dadin.
Martxoaren 11n Azkoitiko plazan izango gara Dislegiko taldea informazioa emateko eta Azkoitiarrok ezagutzeko sarritan entzuten dugun Dislexia hitzaren atzean zer dagoen. Herriko hainbat elkartek hartuko dute parte ospakizun horretan eta sorpresa eta denborapasa politak izateaz gain irakurketa erreza zer den, zer laguntza ematen duen, zer eskatzen duen… ezagutzera emateko Silvia Elorriaga idazlea izango dugu gure artean.
Martxoaren 29an bestalde hitzaldi bat izango dugu Elkarguneko Oteiza aretoan Dislexia, zer da eta zer egin? izenburupean Dislegiko adituen eskutik. Dislexia zer den azalduko dugu, nola igarri dislexia gure ingurukoengan eta familian kasu bat dugula esaten digutenean nola jokatu".
Gonbidatuta zaudete danok bai informazio mahaira eta ospakizuneara hurbiltzeko eta baita hitzaldira ere.