50 minutuko iraupena du ikuskizunak eta bost urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago.
Amets Pirata BIHAR taldearen ikuskizuna da. Taldea 1972an hasi zen lanean eta 1979tik txotxongiloen mundu zoragarrian dabil murgilduta.
Berriak
Amets Pirata, txotxongilo ikuskizuna larunbatean Elkargunean
Larunbatean, martxoaren 11n, Amets Pirata txotxongilo ikuskizuna eskainiko da Elkargunean. Hitzordua 18:00etan izango da eta sarrera doan da. Udaleko Berdintasun arloak, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako egitarauaren baitan izango da emanaldia.
"Nork dio neska bat ezin dela pirata izan? Ametsek argi dauka pirata izan nahi duela, eta, horregatik, ez du zalantzarik izango zorionaren giltza aurkitzeko abentura batean murgiltzeko, berak nahi duena lortzeko eta haur guztiek nahi dutena izan eta beraien ametsak lor ditzaten".