Urteko egitaraua mantendu eta ahal bada, zabaltzeko bideratzen da laguntza.
Berriak
Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Plaza Ondo Jubilatuen Elkartearekin
Udalak eta Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Javier Zubizarreta alkatearen eta elkarteko presidente Maria Pilar Zarragaren eskutik. Bidelagun izan dituzte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta elkarteko beste hainbat kide.
Udalak 45.000 euroko dirulaguntza emango dio Plaza Ondo elkarteari antolatu ohi dituen ekintzak aurrera eramateko beste behin. Hala nola, bidaiak, eskulan eta parte-hartze tailerrak edota aisialdi jarduerak, bingoa, karta-jokoak eta beste hainbat aktibitate, esaterako, 90 urte betetzen dituzte gizon eta emakumeei omenaldia.