Halaber, ekintza bereziak izango dituzte egunero. Gaur XXX. Seiko Urre Txapelketarekin irekiko dute egitaraua eta karta jokoaren ostean, pintxoak dastatzeko parada izango dute. Astean zehar, txokolatada, bingoa, pintxo tailerra, eta beste hainbat jarduera izango dituzte jaien bueltan.
Egun potoloa larunbatekoa izango da, martxoaren 18koa. Goizean, Txalkor txistulari taldearen bisita jasoko dute, ondoren meza, eta goiza borobiltzeko hamaiketakoa eta opari banaketa, udal ordezkarien eskutik. Jarraian, bazkaria egingo dute eta ez da musikarik faltako. Bertan izango dira Iñaki Basabe abeslaria eta Kike Perez biolinista.
Berriak
Gaur hasita, aste berezia dute San Jose Egoitzan
Gaur hasi eta larunbatera arte, aste berezia dute San Jose Egoitzan, bertako jaiak ospatuko baitituzte. Lehen egun horiei Adinduen Astea deitzen bazioten ere, izena aldatzea erabaki dute eta San Jose Zentroko Jaiak deitu diote antolatutako egitarauari.
Aurten ilusioz heldu die egitarauari, azken urteetan, pandemia tarteko, ez dutelako egoitzan bertan eskolen eta beste taldeen bisitarik jaso ahal izan.
Aste honetan bertatik igaroko dira Bizilore Eskola Aktiboa, Floreaga Ikastetxa, Xabier Munibe ikastola eta Azkoitia BHI, eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskola.