Jimenezek mahaikide izan zituen, Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariez gain, besteak beste, Gipuzkoako Kultura, Gaztedi, Kirol eta Kooperazio diputatu Maria Jose Telleria, Gipuzkoako Atletismo Federazioko presidente Ramon Goikoetxea eta Marea Urdinako ordezkari Julen Esteban, izan ere, Marea Urdinak izango baitu lasterketa laburrari hasiera emateko ohorea. Bidelagun izan zuten atzoko aurkezpenean Diego Garciaren arreba Carmen ere.
Agustin Jimenezen hitzetan maratoi erdiaren izaerari jarraitzea da asmoa. "Bidea Eginez" da gure leloa, bide garrantzitsua egin duelako lasterketa honek. Euskal Herrian eta estatuan ez ezik, Europan ere erreferenteak gara", "AzkoitiAzpeitia maratoi erdia batura da, eliteko atleten eta korrikalari herrikoien eta zaletuen arteko batura".
Lasterketan parte hartuko duten atleten izen-abizenak ere eman zituen Jimenezek. Gizonezkoetan, Thomas Ayeko, Timothy Toroitich edota Kevin Kibet etorriko dira Ugandatik, eta parte hartuko dute baita Dejene Hailu Bikila, Abebaw Dessie Muniyee eta Migitu Ayalew Deserie etiopiarrek.
Emakumezkoetan zerrenda osatzen dute Cynthia Chepchirchir Kosgei keniarrak, Araban bizi den Majida Maayoufek, Nurit Ahmed Samiro etiopiarrak eta Santanderren jaioa den Irene Pelayo Gonzalezek.
Antolatzaileen ustez "talde polita osatu da". AzkoitiAzpeitia maratoi erdia euren kirol ibilbidean jauzi bat emateko aprobetxatzen dute atletek, marka ona eginez gero, beste hainbat lasterketetan parte hartzeko ateak zabaltzen zaizkielako.
Oraingoz maratoi erdian 620 lagunek eman dute izena eta 1.000 lagunetan jarri dute muga. Lasterketa motzean 270 izen-emate egon dira, eta %45 emakumezkoak dira.
AzkoitiAzpeitia Road Race Label ziurtagiria duen errepide froga bakarra da Gipuzkoan. Gogoratu behar da ez dela errepiderik itxiko lasterketa egunean. Azpeitian Loiolako etorbidea itxiko da, baina beste bide batzuetatik bideratuko da trafikoa.
» IZEN EMATEAK
»Izen emateak internetez helbide honetan:
http://www.rockthesport.com
»Izen emate kuotak hauek dira:
Martxoaren 16rarte (23:59an):
MARATOI ERDIA: 27€ (Federatuak) / 29€ (Federatugabeak)
LASTERKETA MOTZA:15€
Martxoaren 23ra arte (23:59):
MARATOI ERDIA: 32€ (Federatuak) / 35€ (Federatugabeak)
LASTERKETA MOTZA:20€
»Izen emateak Martxoaren 23ko (osteguna) gauean itxiko dira eta lasterketa egunean ez da egongo izen ematerik.
ANTOLAKUNTZAREN INFORMAZIOA
»Beste urte batez, AzkoitiAzpeitiak World Athletics-eko bereizgarria jantziko du ROAD RACE LABEL kategorian, bereizgarri hau duen Gipuzkoako maratoi erdi bakarra.
»Lasterketa motza 16:15ean hasiko da,eta maratoi erdia 16:30ean.
»FESTAK.COM – Argazki erreportaia egingo du.
»Dortsalak kamisetarekin batera lasterketa egunean banatuko dira Azkoitiko Julio Urkijo kalean (irteeratik 200 metrora) 12:00etatik 16:00etara.Baita ere dendetan,horrela adierazi badute izena ematerakoan.Aste honen bukaeran egongo dira jasotzeko moduan.
»Jaso gabe geratzen diren dortsalak, lasterketa egunean Azkoitian egongo dira.
»Dortsalak kolore desberdinetakoak izango dira. Eta maratoi erdian izena emandakoek ezin izango dute lasterketa motzean parte hartu eta alderantziz.
»Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dortsalak banatuko diren lekuan. Jasotzeko lekua helmuga ondoan egongo da.
»Irteera puntuan, BRASILEÑA kafe etxeak kafea eskainiko dio lasterkariei.
»AUTOBUSES ALDALUR enpresari esker autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko.
»Lehenengoa 14:30ean irtengo da Ikasberriko Biribilgunetik.Azkenengoa 16:00tan irtengo da.
»Dutxa eta aldagela serbitzuak Azpeitiko Igerilekuan egongo dira (helmugatik 300 metrora).
»Maratoi Erdian lasterkari herrikoientzat erbiak egongo dira.Denborak hauek izango dira: 1:20; 1:24; 1:30; 1:35;1:40; 1:50 eta 2:00.
»Maratoi erdia amaitzen duten partaideek “finisher” domina jasoko dute eta lasterketa motza amaitzen dutenek oroitzapenezko giltzatakoa.
»Helmugan,masaje zerbitzua egongo da BI-K,Donostiko Masaje Eskolari esker. Eguraldi hona bada,Hotel LOIOLAn eta bestela Azpeitiko Igerilekuan.
»Partaide guztientzat egongo da Coca Cola,Powerade,Aquarius eta Aquabona ura.AZKUNE frutategiko fruta, barratxo energetikoak eta KAIKU produktuak.
»Animazioa egongo da bai irteera gunean bai lasterketan zehar (DJak…)