Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urtetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan. Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III - UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Proiektu honen baitan, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Soldadura eta Arreta Mendekotasun ikastaroak emango dira datorren maiatzetik aurrera.