Programa hau, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, ezarritako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatuko da.
Honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:
MERKATARITZA-SEKTOREKO MIKROENPRESAK, ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK
Baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Merkataritza-sektoreko enpresak, baldin eta ETEak badira, Batzordearen2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritako definizioaren
arabera.
b) ETEak Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko du sozietate- eta zerga egoitza.
c) Negozioaren jarduera nagusiak bat etorri beharko du 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 45., 46. edo 47. kodeetan jasotako jardueretako batekin. Sailkapen hori 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN-2009) onartzen duen apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onartu zen.
EJSNn benetan alta emateak bat etorri behar du edo eskaera aurkeztu baino lehenagokoa izan behar du.
d) Merkataritza-jarduerak eta halakotzat hartzen ez diren beste batzuk aldi berean egiten badira, proiektua diruz lagundu ahal izango da, baldin eta jarduera nagusia merkataritzakoa bada, fakturazio-ehunekoaren arabera.
Eskaera epea, 2023 apirilak 28 arte izango da eta eskaria modu elektronikoan egin beharko da.
Informazio gehiagorako, jarri harremenaetan zure elkarteko teknikariarekin,
Herrixen Azkoitiko merkatari elkartea (Sara Rodriguez: 608313024) / Iraurgi Berritzen (Alazne Larrañaga: 688718777)