Parke bio-osasungarriak Azkoitia udalerri lagunkoiagoa egiten du, eta osasuna eta aisia lotuz, interakzio soziala sustatzen du.
Parkearen aurrekontua 38.945,22 eurokoa da.
Azken urteotan, Udalak, sail ezberdinen ekimenez, hainbat egitasmo jarri ditu abian pertsona nagusiek jarduera fisikoa egin dezaten, euren egunerokotasunean ohitura osasungarriak txertatuz. Hain zuzen ere, testuinguru horretan sartzen dira Pasira proiektua edo ibilaldi osasungarriak, edota Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua. Bertan, aditu batek aktibitate fisikoaren inguruko aholkularitza indibidualizatua eskaintzen du, bakoitzaren beharrak eta lehentasunak kontuan hartuta.