Jasotzen diren hondakinak Lapatxera eramango dira zuzen kudea ditzaten.
Lanak aste honetan amaitzea aurreikusten da. Guztira, 8.692 euroko aurrekontua du jarduketak.
Berriak
Udala ibai garbiketa lanetan ari da
Udala ibaia garbitzen ari da egun hauetan. Aurreko astean hasi zituzten lanak Txukun Lorazantza enpresako sei langilek, Udalak eskatuta. Gutxi gorabehera hiru kilometro pasa garbituko dituzte.
Joan zen astean Elosuko bidegurutze paretik hasi ziren garbiketa lanetan. Ipintzatik Jausorora arteko ibai zatia ari dira garbitzen, 1.93 km-ko tartea, eta jarraian, Santa Klara eta Txerloia arteko zatia garbituko dute, beste 1,3 km luzerako zatia.
Argazkietan ikusten den moduan, jasotako hondakin kopurua esanguratsua da. Horrek hausnarketa eskatzen du, ibaira edozer botatzea onartezina delako.