Aranzadi Zientzia Elkarteak hainbat artxibo ikertu ditu eta herritarren testigantzak jaso ditu Azkoitian eta azkoitiarrei gertaturikoa ezagutzeko, biktima guztiek dutelako egiarako, justiziarako eta erreparaziorako eskubidea, baina horretarako ezinbestekoa da aurretik gertaturikoa jakitea eta egia bilatzea. Ikerketaren eta hitzaldien bidez, gertatutakoaren egia zabaldu nahi da memoria kolektiboan txertatzeko.
Berriak
Gerra Zibileko eta frankismoaren lehen urteetako giza eskubideen zapalketaren inguruko hitzaldiak
Udalak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako memoria historikoa berreskuratzeko lanketa egin zuen iaz, aldi hartan urratutako giza eskubideak ezagutzera emateko asmoz. Lanketa Aranzadi Zientzia Elkarteak garatu du, eta ikerketa lanaren harira, bi hitzaldi eskainiko dira, apirilaren 18an eta 25ean.
Lehenengo hitzaldia Jabier Buces historialariak emango du "Azkoitia 1936-1959. Giza Eskubideen Zapalketa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoko Garaian" izenburupean.
Bigarren hitzaldia apirilaren 25ean izango da, Jone Zuloaga historialariaren eskutik. Emakumeen aurkako errepresio frankista gerra garaian eta gerra ostean izango du hizpide.
Bi hitzaldian 19:00etan izango dira Elkargunean.