Partaideak Gurea pilotalekuan elkartuko dira 17:00etan, eta 17:30ean aterako da danborrada. Pilotalekutik Herriko plaza aldera aterako dira danbor-joleak eta Balda plazara helduko dira. Bueltan ibilbide bera egingo dute kontrako norabidean. Geldialdiak egingo dituzte bai Herriko plazan eta Balda plazan. Ohikoa den moduan, kantinerak eta banderadunak udaletxeko balkoira igoko dira, taldeek plazan hainbat pieza jotzen dituzten bitartean.
Eguraldi txarrak baldintzatu dezake danborrada, eta tamalez, azken uneko aldaketak ere egon daitezkeela ohartarazi dute antolatzaileek.