Berriak
Piztu Herrixe! Erosketa Bonuak salgai daude jada Interneten
Piztu Herrixe! lelopean, gaur jarri dira salgai Erosketa Bonuak Interneten. Gaurtik apirilaren 21era bitartean, eskuragarri egongo dira ondorengo loturan: www.azkoitia.eus/bonoak Aurrez aurre erosi nahi dituenak apirilaren 24an, datorren astelehenean, izango du aukera Kontzejupean, 10:00etatik 13:00era, eta 17:00etatik 19:00etara. Erosleak 30€-ren truke 60€ izango ditu eroketetarako, 10 euroko 6 txartel jasoko baititu sektore ezberdinetan trukatzeko.
Nola erabili bonuak
Aurreko kanpainetan bezala, Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen elkarteak bonu kanpaina sektore guztietara zabaldu nahi izan dute, erosketak sektore bakar edo gutxitan kontzentratzea saihesteko. Arrazoi hori tarteko, bonu bakoitza sei sektore edo saltokitan erabili ahalko da, bakoitzean 10 euroko balioa duen bonua trukatuta. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan kartel bat agertuko da bezeroak jakin dezan zein den bertan erabili daitekeen bonua.
Guztira 666 erosketa bonu jarriko dira salgai. 200 Interneten eta 466 aurrez aurre banatuko dira.