Guztira 292 edukiontzi berri jarriko dira, gehienak jada aldatuta daude eta falta direnak datozen egunetan jarriko dira. Jarduketak 310.378 euroko aurrekontua du, BEZ barne, eta Sulo Iberica S.L. enpresa da esleipenduna eta edukiontziak aldatzeaz arduratzen ari dena.
Ontzi arinen 74 edukiontzi berri jarriko dira; papera eta kartoiarentzat 75; organikoarentzat 70, eta errefusarentzat beste horrenbeste.
Ahalmenari dagokionez, 3.200 litroko bolumena dute ontzi arinen eta paperaren eta kartoiaren edukiontziek, eta 2.200 litrokoa, organikoarenak eta errefusarenak.
Edukiontzi berrien abantaila nagusia da irisgarriak direla, irekitzeko askoz errazagoak eta erosoagoak. Edukiontzi grisak eta marroiak biraderak edo pedalak daramatzate, eskuarekin edo oinarekin depositua zabaldu ahal izateko. Aho irekia duten edukiontziek, berriz, altuera egokia dute edozein pertsonek hondakinak erraz bota ahal izateko, arauak agintzen duen 110 zentimetrokoa, zehazki. Halaber, edukiontziak tokiz ez mugitzeko zentratzaileak jarriko dira.
Edukiontziak material birziklatuekin egindakoak dira eta %100ean birziklagarriak dira. Material berarekin eginak daudenez, birziklapena errazagoa da, eta duten bizi zikloan zehar eragiten duten inpaktua murritzagoa.