Berriak
Haur danborradako jantziak udaletxean entregatzeko deia egin du Udalak
Joan zen larunbatean ospatu zen Umeen Danborrada, Umore Ona elkarteak, Tata elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatuta. Kultura sailak haurrek danborradan erabilitako jantziak udaletxera bueltatzeko deia egin du. Jantziak udaletxe sarreran dagoen kaxan utzi beharko dira, poltsa batean sartuta, eta poltsan haurraren izen-abizenak ipinita.
Jantziak bueltatzeko azken eguna apirilaren 28a izango da. Udaletxean utzi ahalko dira arropak astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:30era bitartean.