Obra guztiek bezala, eragozpenak sor ditzakete lanek nahiz eta murrizten saiatu. Gunearen arabera, trafikoa seinale bidez zuzenduko da edota desbideratu egin beharko da. Julio Urkixo kaleko erdiko tartean lanean hasten direnean, herrigunera sartu ahalko dira ibilgailuak baina herrigunetik irtetzeko Trenbidearen Zumardiatik barrena bideratuko da trafikoa.
Behin Julio Urkixoko lanak bukatuta, Trenbidearen Zumardiako jarduketarekin segituko dute, eta errepidea itxi egingo da obrek irauten duten bitartean.
Hilabeteren buruan, lan guztiak bukatuta izango dira.
Berriak
Datorren astean hasiko dira Julio Urkixoko eta Trenbidearen Zumardiako asfaltatze lanak
Eguraldiak ez badu oztopatzen, datorren astean hasiko dira Julio Urkixoko eta Trenbidearen Zumardiako asfaltatze lanak. Julio Urkixo 20tik Etxe-Zuriko zubia pasatu arteko zatia asfaltatuko da batetik, eta Aizkibel Udal Liburutegitik Geltoki tabernara doan bide-zatia bestetik, alegia, Trenbidearen Zumardia 1 eta 13 zenbakien arteko tartea. Madariagako eta Otzolarreko baserri bideetan ere burutuko dira lanak.
Udalak Asfaltos Urretxu S.L. enpresari esleitu dizkio lanak, eta 229.531,14 euroko aurrekontua dute.