-Apirilaren 29an, larunbatean, 16:00etatik 17:00etara Xabier Munibe kaleko geralekua Geltoki taberna aurrean egingo da.
-Apirilaren 30ean, igandean, UK02 ibilbidea Azpeititik 10:30ean eta Errezildik 10:50ean ateratzen dena, ezeztatuta geratu da. Horretaz gain, 10:00etatik 13:00era, Azkoitia-Azpeitia errepidea txandaka itxiko dute noranzkoaren arabera, eta horrek etenak eta atzerapenak eragin ditzake.
Trafikoari dagokionez, larunbateko proba herrikoia edo Duatloi Supersprinta 16:00etan hasiko da, eta autoz ezingo da herrigunean ibili 17:00ak bitartean.
Igandean, Duatloiaren noranzkoan bidea itxita egongo da txirrinduan doazen bitartean. Azkoititik Azpeitira joango dira partaideak, handik Nuarbera, ondoren Errezilera, eta bueltan, Landetatik barrena, berriro Azkoitia aldera hartuko dute. 10:30ean aterako da lehenengo txirrindularia, aurreikusitako plangintzaren arabera. Ondorioz, gutxi gorabehera, 11:30etik 12:30era ezingo da Azpeititik Azkoitira joan, errepidea itxita egongo baita. Herrian korrikalariak dabiltzan bitartean, ere, trafikoa moztu egingo da.
Berriak
Asteburuko Duatloi Festak eragina izango du garraio publikoaren zerbitzuan eta trafikoan
Asteburuan ospatuko den Duatloi Festak eragina izango du trafikoan eta garraio publikoaren zerbitzuan.
Herri barruko garraioari, Urbanoari dagokionez, ondorengo aldaketak izango dira:
-Apirilaren 29an, larunbatean, arratsaldeko Urbanuen zerbitzua 17:00etan hasiko da Aizkibel Liburutegitik.
-Apirilaren 30ean, igandean, Urbanuek ez du zerbitzurik emango.
Bestalde, Lurraldebus zerbitzuari dagokionez: