Bigarren kontzertua, maiatzaren 13an, Juan de Anchietaren omenez izango da, Carlos Mena kontratenorraren eta Manuel Minguillón vihuelistaren eskutik.
Maiatzaren 20ko kontzertuan Joxan Goikoetxea eta Euskamerata izango dira protagonista "Ez dok. Badok. Oteitzaren mailua" izenburupean. Jorge Oteiza handiaren irudia oroituko da Aita Donostiaren, Joxan Goikoetxea beraren eta Bitoriano Gandiagaren eta Lurdes Iriondoren Tiriki Trauki Trauki bezalako abestiekin.
Musika zikloa maiatzaren 27an amaituko da Toti Martinez de Lecearen errezitaldiarekin. Idazleak, Gorka Hermosa akordeoilariak, eta Edurne Zabalo klarinetistak "Sorginak eta sorginkeriak" ikuskizuna aurkeztuko dute.
Autobus zerbitzua
Kontzertu guztiak 18:30ean izango dira. Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du Santa Kutzetik joan-etorria egiteko. Autobusa larunbatero 18:00etan aterako da Julio Urkixo 7an dagoen geralekutik (Eroski txikiaren ondotik). Autobuserako ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.