Hauteskunde mahaiak osatzea udaletxeen eskumena da, zonaldeko hauteskunde-batzordearen gainbegirapean. Horretarako, zozketa publikoa egiten da. Azkoitian gaur goizean egin da zozketa. Udala hasi da jada aukeratuak izan direnen etxeetara jakinarazpenak bidaltzen. Edonola ere, biderik azkarrena norbaiti mahaian egotea tokatu zaion jakiteko www.azkoitia.eus webgunean sartzea izango da.
Azkoitian lau hauteskunde mahai jarriko dira: Xabier Munibe Ikastolan, Elkargunean, Portaleburu Eraskusketa Aretoan eta Gaztanenea Formazio Zentroan. Bozketa gune bat aldatu da. Orain arte, Aizkibel Liburutegian bozkatzen zutenek, Gaztanenean bozkatu beharko dute.