Azkoitiko hiri-lurzoruan kokatuta dauden merkataritza-lokalak sartzen dira dirulaguntza deialdiaren barruan.
Eskaerak Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira,udaletxean.
Informazio osagarria eskuragarri dago www.azkoitia.eus webgunean, dirulaguntzen atalean.
Berriak
Merkataritza-lokalen alokairurako dirulaguntzak, ekintzaile berriei zuzenduta
Ekintzaile berrien aktibitateari esker, udalerriko lokal hutsetan aktibitatea sustatzeko xedez, alokairurako dirulaguntzak emango ditu Udalak. Eskaera egiteko epea zabalik dago.
Merkataritza-jarduera bat hasi nahi duten, edo belaunaldi aldaketa eman nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago laguntza, eta hutsik dauden udalerriko lokalak berreskuratzea du helburu nagusi. Eskabideak urte osoan zehar aurkez daitezke, eta aurtengo deialdiari dagokionez, eskaera-epea abenduaren 4an amaituko da.
Dirulaguntza jaso ahal izateko, baldintzetako bat da ekintzaileak lokalaren jabearekin sinatutako alokairu-kontratuak gutxienez bi urteko iraupena izatea. Bi urte horietan, dirulaguntzaren zenbatekoa hileko alokairuaren prezioaren % 50 izango da, betiere, gehienez 250 euro.