Orkestra frantsesaren eta zuzendari belgikarraren arteko azken hiru hamarkadaotako elkarketa emankorra arrakastez eta nazioarteko sariz josita dago. Errepertorio klasikoko bi obra gailen aurkeztuko dituzte: Mozarten azken sinfonia, eta Beethovenen hirugarren sinfonia apurtzailea, erromantizismo musikalaren hasieratzat jotzen dena.
Autobuserako izen-ematea
Kontzertu egunean, ekainaren 1ean, autobusa 18:00etan aterako da Azkoititik, Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik. Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu beharko dira:
-Kursaal Elkarguneko www.kursaal.eus webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da.
-Behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute Azkoitiko udaleko kultura sailera deituta (tlf: 943 85 71 70) edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.
Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertu egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egingo dute ordainketa.