Juan de Anchieta
Anchieta, Errenazimenduko musika konpositorea izan zen, eta polifonia erlijiosoaren eta profanoaren ikurretako bat, XV. mende amaieratik XVI.enaren hasierara bitartean.
Larunbateko kontzertuan Anchietaren hainbat obra interpretatuko dira. Halaber, errepertorioaren baitan izango dira beste zenbat musikagileren obrak, hala nola, Alonso de Mudarra, Juan del Enzina, Philippe Verdelot edota Luis de Narvaezenak, alegia.
Carlos Mena
Gasteizen jaioa, Suitzako Basilea hiriko Schola Cantorum Basiliensis (SCB) eskola prestigiotsuan egin zituen ikasketak, R.Levitt eta R. Jacobs maisuen zuzendaritzapean. Bakarlari gisa, hainbat zuzendariren batutapean abestu du: Michel Corboz, Paul Goodwin, Mark Minkowsky, Rafael Frühbeck de Burgos, Ottavio Dantone, Juanjo Mena, Gustav Leonhardt, Christoph Coin edota Andrea Marcon.
Manuel Minguillón
Gerardo Arriagarekin, Jesús Alonsorekin eta Jesús Sánchezekin ikasia da, gitarra eta Errenazimenduko eta Barroko garaiko hari instrumentuen irakasle titulua lortuz. Ondoren, Basileara, Suitzara, joan zen Hopkinson Smith maisuarekin ikasten jarraitzeko. New Yorkeko Eastman School of Music eskolan beka eman zioten, eta harizko instrumentu zaharren inguruko masterra eta doktoretza egin zituen Paul O´Dette irakaslearekin.