Berriak
San Isidro egunean, astelehenean, Madariaga auzora joan-etorria egiteko autobusa jarriko da
San Isidro eguna ospatuko dute astelehenean, maiatzaren 15ean, Madariaga auzoan. Aurreko urteetan bezala, bertaratu nahi dutenentzat Udalak autobusa jarriko du. Autobusa 10:00etan eta 10:30ean aterako da Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik (Eroski txiki aurretik). Bueltako ibilbidea egiteko, berriz, 13:30ean eta 14:00etan aterako da autobusa Madariagatik.
11:00etan meza izango da, Fernando Prado Donostiako gotzainaren eskutik. Meza ostean, luntxa eskainiko da eta bertsolariak arduratuko dira auzoa girotzeaz. Agin Laburu eta Unai Agirre arituko dira bertsotan.