Udal bakoitzak ezartzen ditu KirolTxartela Mugiment erabili daitezkeen jarduerak eta ordutegiak. Erabili ahal izateko, txartel birtuala denez, KirolTxartela Mugiment aplikazioa instalatu behar da mugikorrean. Jarraian erregistratu egin beharko da datu pertsonalak sartuz, eta behin balioztapena eman eta jakinarazpena jaso ostean, erabili ahalko da.Kirol instalazioetan sartzean txartel digitala eta NAN erakutsi behar dira.
Mugikorrik izan ezean, txartela eta NANa erakustearekin nahikoa izango da. Txartela nahi adina erabili daiteke ez baitu mugarik.
Funtzionamenduaren, atxikitiko udalerrien, aktibitateen edota ordutegien inguruko informazio guztia eskuragarri dago www.kiroltxartela.eus atarian.
Elkargunearen kasuan, kanpoko herrietako erabiltzaileek gimnasioa, padel eta squash pistak edota rokodromoa izango dituzte erabilgarri, ordutegi jakin baten barruan.