Ikusi iruditan goizak eman duena.
Berriak
Madariagako ermita txiki geratu da gaur, San Isidro egunean
Madariagako ermita txiki geratu da gaur, San Isidro egunean. Jendetza gerturatu da baserritarren eguna ospatzera, eta giro ederrean igaro dute askok goiza. Usadioari jarraituz, San Isidroren irudiarekin prozesioa egin dute baseliza kanpoan, eta jarraian, meza eman du Fernando Prado Donostiako gotzainak, Felix Azurmendi parrokoarekin batera. Parrokiko abesbatzako kideek hartu dute parte, Jose Luis Frantzesena organistarekin batera. Eguerdi partea borobiltzeko, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan dute herritar zein auzotarrek, Agin Labururen eta Unai Agirreren bertsoak entzutearekin batera. Bertan izan da Ana Azkoitia alkateordea, beste hainbat udal ordezkarirekin batera.