"Sorginei buruz istorio eta kondaira ugari izan dira urteetan barrena. Ukenduak egiten zituztela, tximiniatik sartzen zirela, hegan egiten zutela, haurtxoak lapurtu eta deabruari ematen zizkiela... Benetan? Sendatzaileak, emaginak, nekazariak eta emakumeak ziren, besterik ez. Eta Jainkoaren izenean jazarri, akusatu, torturatu eta hil zituzten, gezurretan oinarrituta".
Ikuskizun honetan, Toti Martinez de Lezeak sorginei buruz mintzatuko duen jakintza jarriko du ikuskizunean, eta musikaz lagunduta "zer ziren, edo hobeto esanda, zer ez ziren" azalduko du. Landareak, akelarrea, kondairak… baliatuz, "emakumea gure historian zer izan den kontatuko du, eta zer izango den". Eta idazelaren testuek hegan egingo dute Gorka Hermosak konposatutako musikan barrena, eta akordeoilariak berak eta Edurne Zabalo klarinete jotzaileak interpretatuta.
Berriak
"Sorginak eta Sorginkeriak" ikuskizunarekin agurtuko da aurtengo Udaberriko Musikaldia
"Sorginak eta Sorginkeriak" ikuskizunarekin agurtuko da 31. Udaberriko Musikaldia larunbatean, maiatzaren 27an. Toti Martinez de Lezea idazleak, Gorka Hermosa konpositore eta akordeoilariak, eta Edurne Zabalo klarinetistak partekatuko dute Santa Kutz komentuko eszenatokia. Hitzordua 18:30ean izango da, eta ohi bezala, ordu erdi lehenago aterako da autobusa Julio Urkixo 7ko geralekutik, joan-etorria autobusean egin nahi dutenentzat.