Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da, eta Emakundek sustatzen du. Sentikortzearen, prestakuntzaren eta etxeko lanetan erantzukidetasuna lortzearen eremuan neurri multzoa osatzen duen ekimena da Gizonduz. Gizonek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez parte-hartze eta inplikazio handiagoa izan dezaten, eta aipatutako helburua lortzeko efektu biderkatzailea izango duen nahikoa masa kritikoa sortzeko.
Azken urteetan hainbat prozesu garatu dira berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako gizon taldeak eratzeko. Prestakuntza, hausnarketa, eta truke-eremu horietan, gizon horiek beren eragin-eremuan berdintasuna sustatzea lortu nahi da, eta, bereziki, beste gizon batzuek kausa horrekin duten konpromiso pertsonala eta kolektiboa sustatzea. Azkoitian gizon talde bat eratzeko saiakera egin nahi da eta astearteko hitzaldia izango da lehen urratsa.