Halaber, 15 eta 23 zenbakien artean espaloia berrituko da. Lanen aurrekontua 300.823,85 eurokoa da (BEZ barne).
Gipuzkoako Urakekin Udalak duen hitzarmenari esker, ur hornidura sareak etengabe hobetzen ari dira, garrantzitsua delako zaharkiturik edo hondaturik dauden sareen berritzea, eta, nola ez, baita euri uren eta ur zikinen bereizketa egiten joatea ere.
Berriak
Ur hornidura eta saneamendu sareak berritzen ari dira Aizkibel kalean
Gipuzkoako Urak, ur azpiegituren etengabeko hobekuntza bermatzeko Udalarekin duen akordioaren baitan, Aizkibel kaleko ur hornidura eta saneamendu sareak berritzen ari da.
Hoditeria zaharrak berritzeaz gain, euri urak eta ur fekalak bereiztea ahalbidetuko duen sarea jarriko da. Ur hornidurarentzat 172 metroko luzera duen burdinurtu nodularreko hoditeria jarriko da, eta 185 metroko hoditeria berria saneamendurako. Argiteriaren kanalizazioetan ere hobekuntzak egingo dira.