Baserritarrek ere punta-puntako eta garaiko produktuak izango dituzte salgai. Zazpi baserritar edo ekoizlek jarriko dituzte postuak plazan, bertako jakien kalitatea eta eskaintza aurkeztuz.
Eguraldiak laguntzen badu, Goiko Losan puzgarriak ere jarriko dira haurren gozamenerako.
Ohi bezala, txahal pintxoez gozatzeko txartelak erosi beharko dira aurrez, plazan bertan horretarako egokitutako gunean. Edalontziak ere eskuragarri egongo dira bertan.