"Berriro ere Antonio Oteizarekin topo egitea -adierazi du Molinak- azken hogei urteotan biok egin dugun ibilbidea aurrez aurre jartzea bezala da. Bere obraren osotasunak, hain maisuki burutuak, sakratutasunari buruzko diskurtso zoragarria oparitzen digu".
Erakusketak "oinarri-oinarrira eramandako" irudiak jasotzen ditu, "barruan duguna ateratzen dugu eta gogaitzen gaituen guztia ezabatzen dugu".
"Denok barruan daramagun betiko dei horren bila nabil, hori da gure benetako autoerretratua", gehitu du apaizak. "Finituak murruaren beste aldera begiratu nahi du, han baitago infinitua, eta, batzuetan, arimak bilatzen duen esperientzia transzendente horren istant bat oparitzen zaio".
Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotzi eta Antonio Oteiza Fundazioko kidearentzat "oso gutxi hurbildu dira artetik arimaren ezagutzara, Oteiza eta Molina bezala. Oteizak definitzen duen aura hori da, transmisioa da, bizitza da, eta transzendentzia da. Zurbaranen natura hil batek Cinquecento garaiko maddona batek baino aura gehiago duela, uste zuen".
Bi artistek ibilbide artistiko oparoa dute, eta bien ala bien obra ezagutzeko aukera izango da Portaleburun ostiraletik ekainaren 18ra arte. Erakusketa bisitatu ahalko da astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandetan goizez ere zabalik egongo da 12:00etatik 14:00etara.