Berriak
Aizkibel kalea itxi egingo da ostiral goizean ibilgailuentzat, igogailuaren pasabideak muntatzeko
Auzoko irisgarritasuna hobetzeko jartzen ari diren bigarren igogailuaren lanak tarteko, ostiralean, ekainaren 2an, goizeko 9:15ean Aizkibel kalea itxi egingo da ibilgailuentzat, eta ezingo da kotxez Floreaga auzora ez sartu, ez irten. Errepide mozketak hiru ordu inguru iraungo ditu.
Igogailuarekin batera jarriko diren pasabideak muntatuko dituzte ostiralean, eta lan horiek egiteko ezinbestekoa da bidea ixtea. Zuazola eta Aizkibel arteko bidegurutzean itxiko da errepidea.
9:15ean itxiko dute bidea eskoletako sarrera ordutegiekin kointziditu ez dezan, eta horrela, eragozpenak murriztu ahal den heinean.
Zuazola kalean, berriz, trafikoa txandaka bideratuko da.