Maiatzean hasi zituzten mantenimendu lanak eta garbiketa lanak burutzen ari dira orain.
Berriak
Ekainaren 9an irekiko dira Ugarteigarango igerileku irekiak
Bihar zortzi, ekainaren 9an, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekiak eta irailaren 10era arte izango dute herritarrek aukera guneaz gozatzeko.
Astelehenetik igandera egongo dira igerilekuak zabalik 10:30etik 20:00etara bitartean.
Urtero bezalatsu, azken mantenimendu lanak burutzen ari dira, irekierarako dena prest egon dadin. Besteak beste eraikinean eguzkia hartzeko egokitutako eremuan lurzorua aldatu da zaharkituta zegoelako, eta txirrista bat ere aldatu da.