Berriak
Floreagako bigarren igogailuaren pasabideak muntatu dituzte
Floreagako bigarren igogailuarekin doazen pasabideak muntatzen aritu dira gaur goizean. Irudietan ikus daiteke proiektuak hartu duen itxura. Martxoan hasi ziren Floreaga auzoko irisgarritasuna hobetzeko bigarren fasea gauzatzeko lanak eta obren aurreikusitako epea bost hilabetekoa izanik, asko ari dira lanak aurreratzen. Aurki auzokideek bigarren igogailu bat erabili ahal izango dute, bien artean 16,5 metroko desnibela gaindituz. Jarduketaren aurrekontua 994.235,00 eurokoa da.