Berriak
Uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako hautesle erroldaren erakusketa
Azkoitiko Udalak jakinarazi du uztailaren 23ko hauteskunde orokorretarako erabiliko den hautesle erroldaren jendaurreko erakusketa abian dela. Ekainaren 12ra bitartean, ikusgai egongo dira zerrendak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, dagokioen erreklamazioak egin ahal izateko.