GASTUETARAKO DIRULAGUNTZA
Bestetik, Gizarteko Segurantzako autonomo kuotak, aholkularitza gastuak, publizitatea, alokairua etab. Ordaintzeko laguntzak egongo dira. Diru laguntzaren onuradun izateko, ekintzaileak enpresa berria eratu beharko luke 2022ko azaroaren 1etik hasi eta 2023ko urriak 30 bitartean. Gehienez, 2.500€tako laguntza emango da eta zenbateko hori % 15 handituko da baldin eta sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eskaera aurkezteko unean, eta beste % 15, baldin eta emakumea bada. Bi diru laguntzak bateragarriak dira bata-bestearekin eta onuradunek urriak 30 arteko epea izango du eskaerak egiteko. Diru laguntza hauek, enpresaburu, banako profesional eta ondasun-erkidegoetako eta sozietate zibiletako kideei zuzendurik daude.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arloarekin, Alazne Larrañaga 688 71 87 77 eta Ione Eizagirre 688 601 299.