Gaur, Balda plazan, ikasturtean zehar egindako proiektuak ikusgai jarri dituzte eta bertan izan dira herri bietako udal ordezkariak.
Ana Azkoitia jarduneko zinegotziak ikasleak, ikastetxeak eta Iraurgi Berritzen zoriondu ditu ekimenarengatik, osatutako sarearengatik eta elkarlanarengatik.
Guztira, teknologiarekin, biologiarekin, kimikarekin edota digitalizazioarekin loturiko bederatzi proiektu aurkeztu dituzte azokan.
Berriak
Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia azoka egin dute bailarako bost ikastetxetako ikasleek
Urola Erdiko Zientzia eta Teknologia Azoka egin dute gaur goizean bailarako bost ikastetxetako ikasleek. Azkoitia BHI-k, Floreaga Ikastetxeak, Urola Ikastolak, Azpeitiko Ikastolak eta Iraurgi Ikastetxeak hartu dute parte, Iraurgi Berritzenek gidaritza eta koordinaziopean garatzen den egitasmoan. 300 ikaslek hartu dute parte.
Proiektuaren helburu nagusia da zientzia eta teknologia alorretako ikasgaietan ikaslea ikasketa prozesuaren protagonista izatea, hainbat gaitasunetan trebatzen joateko. Ikasleek proiektu bidez eta talde-lanean aritzen dira. Arakatzen eta ikertzen ikasten dute, sormena lantzen eta hausnartzen.