Belar artifizial berriak arto-buruez ekoiztutako betegarri organikoa eramango du, mikroplastikoen erabilera saihesteko. Gainera, belar azpian jarriko den oinarria drainatzailea eta elastikoa izango da erorikoak leuntzeko. Belar azpiko oinarria polietilenozkoa izango da, eta material beraren hondakinetatik eratorria, beraz, ez du elementu kutsatzailerik izango.
Belar artifizial berria araudia betetzetik haratago doa, ahalik eta kalitaterik altuena izan dezan. Horrez gain, belar artifiziala jarri ostean, tokian bertan entseguak egingo dira, erabilitako belarraren, betegarriaren eta azpiko oinarri elastikoaren kalitatea probatzeko FIFA Quality Pro ziurtagiriaren eskakizunen arabera, eta FIFAk egiaztatutako laborategi baten eskutik.
Zoruaren berdintze lanak ere egingo dira, batez ere, ur irteerak hobetzeko, eta aulkiak eta markagailua berrituko dira.
Tenis-pistei dagokienez, urte luzeetako erabileraren ondorioz, lurzorua hondatuta geratu da, eta egun hauetan, hiru pistetako lurra berritzeko lanak burutuko dira.
Futbol-zelaian hobekuntzak egiteko aurrekontua 358.212,63 eurokoa da (BEZa barne), eta tenis-pistena 47.416,58 eurokoa.