Ekainaren 24an, 09:00etatik-13:00etara, aurrez aurreko 4 orduko formazioa eskainiko da Elkarguneko Oteiza aretoan. Ikastaroko gainerako bi orduak online izango dira.
Jarduera doakoa da Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren babesa duelako eta Hazkunde-k emango du. Parte hartu izanaren egiaztagiri ofiziala emango da.
Izena emateko epea ekainaren 12tik 19ra izango da. Berdintasun eta Prebentzio arloarekin harremanetan jarri behar duzue: 943 54 20 14 berdintasuna@azkoitia.eus
Berriak
Drogen kontsumoak dakartzan arriskuak murrizteko ikastaroa
Udaleko Prebentzio arloak ikastaroa antolatu du adingabeengan eta gazteengan alkoholaren eta drogen kontsumoak dituen ondorio fisiko, patologiko eta arriskuen inguruko informazioa emateko, eta arrisku horiek murrizteko jarraibideak barneratzeko.
Ikastaroa bereziki hezitzaileei eta gainerako eragileei zuzenduta dago, eta helburua da gazteengana iristea prebentzioaren aldeko mezua zabalduz.