Berriak
Udalak atzo Bilbon gertatu zen emakumearen hilketa irmoki gaitzetsi du
Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi du atzo Bilboko Santutxu auzoan gertatu zen 89 urteko emakumearen erahilketaren aurrean. Halaber elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei, eta antolatzen diren gaitzezpen ekitaldi edo elkarretaratzeetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak.
Udalak emakumeen aurkako bidegabekeria eta eskubide urratze guztiak errotik desagerrarazteko lanean jarraituko du.