Prestakuntza digitala jasotzeko ibilgailua Azkoitian Xabier Munibe kalean kokatuko da, Aizkibel Udal Liburutegiaren aurrean, uztailaren 6tik 8ra bitartean. Ostegunean eta ostiralean, goizez 10:00etatik 13:00era, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00era bisitatu ahal izango da. Larunbatean, berriz, goizez bakarrik egongo da erabilgarri.
Autobusean erabiltzaileek euren trebetasun digitalak aztertzeko aukera dute hainbat dinamiken bidez.
Berriak
Gaitasun digitalak garatzeko kanpaina ibiltaria
Generación D herritarren gaitasun digitalak garatzeko beharraren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientzia hartzeko kanpaina ibiltaria da. “Únete a la Generación D” lelopean, herritarren artean eten digitala murrizteko xedez, autobus bat herriz herri dabil trebetasun digitalak hobetzeko doako prestakuntza pertsonalizatua eskainiz.
Espainiako gobernuak sustatzen duen Generación D proiektuaren autobusak Azkoitia bisitatuko du aste honetan.