Urtero, uda garaian, lurralde berriak esploratzeko tradizioa dauka dozena bat abeslarik osatutako talde honek. Aurten, Gipuzkoako organoen ondasun aberatsak erakarrita etorri dira Euskal Herrira, Marc Meisel organista suitzarrak lagunduta.
Azkoitiko Parrokiko organo paregabeari omen eginez, Franz Listz-en Vía Crucis obra aurkeztuko dute. Organo eta ahotsentzako idatzitako obra hori Franz Liszt konpositorearen lanik originalenetako eta ausartenetakoa da. Kantu gregorianoan eta Bach-en koruetan inspirazioa aurkitu zuen eta aldi berean iraultza atonala aurreratzen duten harmonia modernoetan konposatu zuen Vía Crucis obra. Atmosfera soil bezain musikalki aberatsa eskainiko du kontzertuak.
Saskia Salembierek zuzenduko du kontzertua eta Marc Meisel izango da organoan.