Azkoitian lehenengo danborrada 1948ko abuztuaren 14an ospatu zen. Jose Antonio Muguruza hernaniarrak zuzendu zuen lehenengo danborrada hura, eta Eusebio Alberdik Txulok Musika Banda. Hogeita hamar bat danbor-jole eta beste hainbat barril-jolek osatu zuten taldea.
Juan Bautista Mendizabal zinegotzi eta kronistak gogora ekarri bezala, “Anaitasunako orduko presidente Eusebio Berasategi izan zen danborrada antolatzea proposatu zuena, Anaitasunak Andramari festetan bere ekarpena egin zezan”. Halaxe hasi zen danborradaren historia.