“Errespeta eta berma dezagun haurrek jolaserako duten eskubidea. Ez da onargarria batzuk modu trakets eta desegokian erabiltzeagatik kulunka, benetan jolaserako behar dutenek parkeaz gozatzeko aukerarik gabe uztea”, dio Ana Azkoitia alkateak.
Kulunka puskatzeaz gain, duela egun batzuk parkeko lurzoruan dauden esferak ere kendu egin zituzten.
Berriak
Udalak eta Marea Urdinak parke estaliko kulunka laugarrenez puskatu izana salatu dute
Parke estaliko kulunka laugarren aldiz agertu da txikituta. Justu, aniztasun funtzionala duten haurrentzat egokitutako herriko kulunka inklusibo bakarra da, eta beraz, kaltea are eta mingarriagoa da.
Erabilera desegokia emateagatik puskatzen da kulunka eta aldiko konponketaren gastua ere esanguratsua da, mila euro inguru aldiko, alegia. Horren aurrean, Udalak eta Marea Urdinak eragindako kaltea gaitzetsi dute eta gizalegez jokatzeko eskatu dute, amankomunak diren espazioak, elementuak eta zerbitzuak zainduz eta errespetatuz.