Bentazaharreko Mutiko Alaiak, Rockalean eta Joselontxos txaranga ere kalez kale ibiliko dira jaietan herriko bazterrak girotzeko.
Andramari jaiak batukadaren erritmoan agurtuko dira 18an, Brincadeira talde kataluniarrarekin.
Eta nola ez, urtero bezala, Musika Bandak, Txalkor txistulari taldeak edo dultzaineroek osatuko dute kartela.
Musikaz haratago, festetako egitaraua bete-beteta dator, herritar guztien gozamenerako. Egun batzuk barru banatuko du Udalak aurtengo egitaraua etxe guztietan.
Berriak
Su Ta Gar, Neomak eta Gozategi Andramari jaietan entzungo diren taldeen artean
Egun gutxi falta dira aurtengo Andramari jaietarako eta aurki hasiko da giroa berotzen. Festetako egitarauaren baitan, musika izango da protagonista nagusietako bat, egunez zein gauez. Aurten, Herriko plazako agertokira igoko dira Su ta Gar taldea abuztuaren 14an, eta Neomak, 15ean.
Abuztuaren 16an Gozategi izango da eszenatokian, eta 17koa erromeria gaua izango da, Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin, Balda plazan.