Lapurrek marka txikiekin seinalatzen dituzte etxeak, informazioa lortzeko eta lapurretarako etxebizitzak ematen dituen aukerak edo erraztasunak ikusteko.
Azkoitian silikonazko hari mehe eta txikiak antzeman dira, ia hautemanezinak. Haria apurtzen dela ikusten badute, badakite etxebizitza horretan mugimendua dagoela. Aitzitik, haria bere horretan mantentzen bada, lapurrek badakite errazagoa izango zaiela sartzea eta lapurreta egitea.
Berriak
Udaltzaingoak etxebizitzetan lapurreta arriskuaz ohartarazi du
Udaltzaingoak silikona-markak atzeman ditu Azkoitiko erdiguneko auzo bateko hainbat etxetako ateetan, eta, horregatik, herritarrak adi ibiltzeko ohartarazi ditu, eta eskatu die begiratzeko ea lapurrek utzi ohi dituzten seinalerik ikusten duten ateetan.
Uda garaian, lapurretak areagotu egiten dira, bizilagunak etxetik kanpo izan ohi direlako askotan oporrak tarteko, eta lapurrek abagunea aprobetxatzen dute.