Epaiak herritar guztien hizkuntz eskubideak bermatzen dituzten hizkuntza politikak atzera botarazten dituela salatzen du testuak, “ezetsi den Udal Legearen 6.2 artikuluak berariaz jasotzen baitu berme hori. Finean, euskara eta euskal hiztunak mespretxatzen ditu epai honek, eta euskarak normalizazio eta biziberritze bidean etorkizunera begira dituen desafio handiei aurre egiteko moduko hizkuntza-politikak indarrean jartzea eragozten du”.
Adierazpenak gogorarazten du Eusko Legebiltzarrak kontsentsu zabalez onartu zuela orain baliogabetutako Udal Legea, eta “oldarraldi judicial zabalago” baten baitan kokatzen du erabakia, “hizkuntza gutxituak jomugan dituen olatu erreakzionario batean”, hain zuzen.
Halaber, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak gaur arratsalderako egindako deialdiarekin bat egiten dute hiru alderdiek, eta herritarrak parte hartzera animatzen dituzte.