Berriak
Martirieta auzoan izandako luiziak eragindako kalteak, konponduta
Eguraldi txarraren eraginez Martirieta auzoan gertatutako luiziak eragindako kalteak konpondu ditu Udalak. Irisarri baserri inguruan izan zen lur-jausia, eta errepidea garbitzea izan zen lehenengo lana. Egun hauetan zonaldea lehengoratzeko lanak egiten aritu da Martitte Eraikuntzak enpresa, eta bukatuta daude jada. 12.037,08 euro kosta dira.