Gaur arratsaldean Ana Azkoitia alkateak eta Igor Isuskiza Kirol zinegotziak zelaia bisitatu dute, Pedro Urdapilleta Anaitasuna futbol taldeko presidentearekin batera. Pozik agertu da Urdapilleta egindako lanekin. Izan ere, 450 gaztek erabiltzen dute San Juango futbol zelaia.
Berdeguneaz gain, aulkiak, ateak eta markagailua ere berritu dira. Halaber, harmailetan LED argiak ipini dira.
Jarduketaren aurrekontua 358.212,63 eurokoa da, eta Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari dirulaguntza eskatu zion eta ebazpenaren zain dago.