Urtero legez, Andramari jaiei hasiera ematen dien txupinazoa bota ondoren, “Ondo pasau Andramaixek” jotzen du Udal Musika Bandak, eta jarraian, Parrokiko eta Iraurgi Abesbatzek lagunduta, “Azkoitia” abesten dute herritarrek. Horregatik, biak ala biak, abesti maiteak dira herritarrentzat, besteak beste, une berezietan eta gogoangarrietan abesten direlako. Halaber, herriko konpositoreen lanak ezagutzera emateko bide ematen du karilloiak.
Berriak
Miguel Mari Azpiazuk moldatutako piezak joko ditu plazako karilloi erlojuak festetan
Miguel Mari Azpiazu konpositoreak moldatutako piezak joko ditu plazako karilloi erlojuak Andramari jaietan. Eguerdiko hamabietan “Ondo pasau Andramaixek” entzungo da Herriko plazan, eta iluntzeko zortzietan, Azpiazuk berak konposatutako “Azkoitia” obraren doinuak.
Udalak Miguel Mari Azpiazuren lana eskertu nahi du publikoki karilloirako egindako moldaketa lanengatik, eta Jose Luis Ferro erlojugile-maisuari bere laguntzagatik.