AEKk nabarmendu du azken ikasturteek erakutsi dutela euskaltegien lana «bizi-bizirik» dagoela. «Euskara ikasi eta hobetu nahi duten herritarren gogoak hortxe dirau». «Zinez» espero dute ikasturte honetan herritar gehiago hurbiltzea. «Ikasleen eta irakasleen ahaleginari esker euskalduntze prozesuan aurrera egin dugu».
Dirulaguntza gehiago
Aurtengoan HABEk ikastaro bereziak jarri ditu 16-18 urte bitarteko gazteentzat C1 mailan, 20 euroko prezioan.
Gainera, Azkoitiko dirulaguntza sistemari esker, ikasleek euskara doan ikasteko aukera izango dute.